XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori ikustean, izugarrizko pena eman zion zaldiak andereñoari.

- Ez al dizu lotsarik ematen animaliari horrela sufriarazteak? esan zion Bolmsteslund-i.

Honek, une batez zaldia jotzeari utzi, txistua lurrera bota eta erantzun zuen:

- Ez zaitez sartu axola ez dizun gauzetan, bestela zuei erasoko dizuet zartailuarekin.

Berriro txistua bota eta zartailua altxatu zuen.

Zaldi gaixoak gorputz guztia dardarka zeukan.

Orduan tximista bezala atera zen norbait haurren artetik.

Pippi zen.

Sudurraren ingurua zuri-zuri eginda zeukan, eta Pippik sudurraren ingurua zuriturik zeukanean haserre zegoelako izaten zen.

Annikak eta Tommyk bazekiten hori.

Heldu zion Pippik Bolmsterlund-i gerritik eta airean bota zuen.

Lurrera heldu zenean, hartu eta gora jaurti zuen berriro.

Lau, bost, sei bidaia egin zituen airean karrozainak.

Ezin zuen ulertu zer gertatzen zitzaion.

- Lagundu, lagundu! garrasi egiten zuen, beldurturik.

Azkenean han geratu zen lurrean, izugarrizko kolpea hartuta eta zartailurik gabe, galdu egin baitzuen.